ASTEAZKEN
14an, 18:00etan SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA. BARAKALDON EUSKARAZ BIZI!! EUSKARAZKO ANTZERKIA UMEENTZAT BARAKALDON. ANTOLATZAILEAK: SASIBURU. Barakaldoko Euskaldunon Elkartea. |
KIKI ETA KOKO PAILAZOAK:
Sustrai biziak.
Mari, Anbotoko dama,
kontari dabil umeen artean oso kezkaturik dagoela, zeren ARMONIA garai
batean nagusi zen lurralde hauetan, baina egun batean desagertu egin
zen, eta ez da itzuli gehiago.
Aurkitzen laguntzeko eskatzen die umeei, ARMONIA berriro gure artean bizi dadin.
Arbola jakintsuak, basajaunak, zezentxoek eta Armonikok irakatsiko diete ikus-entzuleei gure arbasoak eta ARMONIA elkarrekin bizi zirela, jakina baita Sustrai Biziek ARMONIA nabaritzen zutela bai musikan eta bai kantuetan, nola dantzetan hala jokoan, naturan zein izarretan.
Gure Sustrai Biziak gogoratuz lortuko dugu ARMONIA itzul dadin, eta horrela lagunduko Sustrai Bizi guztiak gure planeta osoan zehar heda daitezen, ARMONIA bazter guztietara hel dadin, eta, nola ez, gure bizitzarekin bat egin dezan.
Bata bestearen atzetik etorriko dira sketxak, erritmo bizian, koloretsu, pailazoak, parte-hartzeak, malabareak, musika zuzenean, dantza, jokoak...alaitasuna lur-estali.

No hay comentarios:
Publicar un comentario